Zer da liburua? Zer da telebista?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2020ko urr. 21a, 16:55

Juan Luis Zabalak Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Zer da liburua? Zer da telebista?'.

«Booktegi.eus-en, mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu», dio Booktegi webgunearen atariko orriak. «Liburuak dohainik deskarga ditzakezu. Eta lagunei gomendatu. Liburuak dohainik plazara ditzakezu, gure baldintzak betez gero. Harpidetzen bazara, azken liburuen berri jasoko duzu e-postaz». Liburuak deskargatu egin daitezkeela dio oharrak, hau da, ez direla —maketatuta badaude eta azala badute ere—, paperezkoak, digitalak baizik, pdf, e-pub edo mobi formatuan eskuragarriak.

Duela hiru urte abian jarri zenez geroztik, ehunka liburu sareratu ditu Booktegik, euskaraz sortuak zein euskaratuak, genero askotakoak eta askotariko egileenak, oso ezagunak batzuk, hasiberriak beste batzuk... Aspalditxotik da ezinezkoa euskaraz argitaratzen diren paperezko liburu guztiak irakurtzea; orain, Booktegik ezinezko bihurtu du euskaraz sareratzen diren liburu digital guztiak irakurtzea ere.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide