Bertsoa

Aurten zer?

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Sudupe Mendizabal 2020ko eka. 21a, 15:42
Biarritz. (Argazkia: Pixabay)

Ekaineko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Aurten zer?'

Gaia: Aurten zer?

Doinua: Aita izena

 

Oporrei buruz hizketan hasi

eta hainbeste galdera

gehientsuenok izaten dugu

bidaiatzeko joera

pentsatzen jarriz behingoagatik

aukera ona ez ote da?

Euskal Herrian txoko politak

aurkitzen dira sobera

oraintxe dugu gozatu eta

ezagutzeko aukera.

 

Atzerritarrak Euskal Herrira

datozenez gogotikan

hemengo leku ta jatekoaz

asko daude inbiditan

zerbait hobean bila joaten

gara kanpora sarritan

datorren hori hartu dezagun

behintzat esku zabalikan

distantzi motzak eztu esan nahi

hobegua eztanikan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide