Herria desOREKAtzen

Erabiltzailearen aurpegia Josebe Blanco 2019ko abe. 19a, 16:49

Josebe Blancok 'ZuZeu' orainkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Herria desOREKAtzen'.

Azken boladan tristezia bizi dut, tristezia eta kezka; batzuetan heltzen naiz ito sentsazio bat izatera. Tristezia baino, neure kezka partekatu nahi dut zuekin. Azkoitian da gaur, baina edozein herritan izan daiteke, baita zurean ere, irakurle. Oreka Bioelkartea azoka plazan duen denda ekologikoa ixtekotan dago. Orain dela 15 urte sortu zen denda, baserritarrak eta herritarrak bazkide, eta helburua zen janari eta bestelako produktu ekologikoak –bertako baserrietakoak edo gertukoak, ahal zen heinean– herrian eskura izatea.

Urte hauetan guztietan aldaketa asko izan dira herrian, eta ez denak onerako, ez horixe. Supermerkatu handiak ugaldu egin dira; bat orain dela gutxi lekuz aldatu egin dute –Azkoitiko kalean zegoen belardi ederrenetarikoa hartuta–, eta horrek jende asko erakarri du. Dauden bi supermerkatu handienek eragin zuzena izan dute herriko azokan eta denda txikietan. Produktu ekologikoak ere eskaintzeak bestelako jendea erakartzea lortu dute, janari osasuntsua eta osasungarria nahi duen jendea; prest dagoena, gainera, gehiago ordaintzeko janari horren truke.

Horrek bete-betean harrapatu du Oreka, eta azken urteotan mantentzea lortu badu ere, aurten bereziki zaila izan da, esperantzarik gabe utzi arte.

ZuZeu orainkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide