Urola bailara lainopean

Behiak zelaian.

Abenduko Maxixatzen aldizkariko 'Hileko argazkixe' atalerako egindako ekarpena: 'Urola bailara lainopean'

Azkoitiko herria Izarraitz mendira begira bizi da. Alabaina, Urolako bailara behe lainoaren pean gelditzen denean eta azkoitiarrok gora begiratu eta lainoa besterik ikusten ez dugunean, abereek belarra jaten dute, eguzkia hartzen dute, eta Izarraitzera begira gu baino zoriontsuago sentitzen dira... Horrelako egunetan, abereekin batera mendian, ni ere bai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide