Emozioa nagusi, Gure Esku Dagok antolatutako ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2015ko eka. 23a, 11:32
Hainbat azkoitiar ehundutako oihalei eusten.

Azkoitiar ugari bildu ziren Anoetan igandean, Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako ekitaldian. 

 

Goizean, hainbat azkoitiarrek parte hartu zuten herriko oihalei eusten, Urumea ondoko oihal-katean. Arratsaldean, berriz, kalejiran joan ziren Anoetako futbol zelaira, eta 17:30ean hasi zen ekitaldi nagusia. Ekitaldian, batez ere, emozioa eta ilusioa nabaritu ziren, harmailetatik ekitaldiaz gozatu zuten ehunka herritarren aurpegietan. 

Ekitaldia honako aurkezle ezagun hauek aurkeztu zuten: Anjel Alkain, Arritxu Iribar, Iker Galartza, Edurne Garmendia, Kike Amonarriz, Nerea Alias eta Joseina Etxeberriak. Anoetako berdegunea herriz herri jositako oihal koloretsuek estali zuten, eta harmailetatik kartulinekin osatutako "GURE ESKU DAGO" mezua erakutsi zuten hainbat lagunek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide