Agur Azkoitira iritsi zaretenoi

Erabiltzailearen aurpegia Ixabel Jauregi 2020ko eka. 20a, 09:30

Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da. Horren harira honako iritzi artikulu hau idatzi du Ixabel Jauregik: 'Agur Azkoitira iritsi zaretenoi'.

Zuekin 365 egunetan oroitu beharko genuke, bakoitzaren bizitza proiektua ezagutu gugandik horren urrun ez zaudetela konturatzeko.

Barkatuko didazue zuen hizkuntza ez dakidalako, hitz hauek zuzenean iristea delako nire asmoa.

Jakin ezazue gertu zaituztegula, batez ere entzuteko eta gainean daramazuen zama ezagutzeko.

Norberak bere jaioterria utzi eta askotan noraezean nonbaitera iristen denean, harrera ulerkorraren babesa zein garrantzitsua den ulertzen saiatzen gara.

Egin dezagun ahalegina elkarbizitzan duintasunez eta parekidetasunez jokatzeko, ongi etorriak eta ongi artatuak izan zaitezten; zuen eskubideak ezagutuz eta defendatuz eta egoerak erregularizatzen diren bitartean bidelagun izanez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide