Bertsoa paperean

Euskal Herriko Bertso Txapelketa 2022

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Tolosa Alberdi 2022ko aza. 16a, 16:04
Aurtengo txapelketako kanporaketa bateko irudia. (Bertsozale elkartea)

Iñaki Tolosa Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak urriko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Euskal Herriko Bertso Txapelketa 2022'.

Gaia: Euskal Herriko Bertso Txapelketa 2022
Doinua: Zer da gaur Donostian.

Hasi berria dugu
bertso txapelketa
bertsozale guztiok
jarriaz arreta
oso gogotsu gaude
indarrez beteta
asko gozatzea da
guk daukagun meta
azken bost urteotan
ez da izan eta.

Lujanbio, Arzallus
Colina, Alaia
iritsi zaie denei
lehiako garaia
txapela janztekotan
dute bide zaila
berdin du neurri doinu
errima ta gaia
ondo egitea da
eurek duten nahia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide