Iraurgi abesbatzak datorren astelehenean hasiko ditu ikasturte berriko entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi abesbatza 2023ko ira. 1a, 13:03
Iraurgi abesbatza, parrokian eskainitako kontzertu batean.

Astelehenean 20:30etan egingo du abesbatzak lehen entsegua Baztartxo antzokian duen lokalean. Taldera batu nahi duten herritarrei gonbidapena luzatu die.

Iraurgi abesbatzak datorren astelehenean ekingo dio ikasturte berriari. Baztartxo antzokian abesbatzak duen lokalean egingo du lehen entsegua, 20:30etan hasita. Taldeak gonbidapena luzatu die abesbatzan abestu edo gutxienez proba egin nahi duten herritarrei: "Baten batek gurekin abestu nahi badu, ateak erabat irekita ditu. Animatu eta Baztartxo antzokiko gure lokalera azaldu!", adierazi dute abesbatzako kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide