Udaberriko Kontzertua eskainiko du Iraurgi Abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi abesbatza 2018ko mar. 8a, 15:15

Hurrengo ostiralean, martxoak 23, Udaberriko kontzertua eskainiko du Iraurgi Abesbatzak 20:00etan hasita, parrokian. Astigarragako Aiztondo abesbatzarekin partekatuko du oholtza, ohikoa den moduan.



Emanaldiak hiru zati izango ditu. Hasieran, Iraurgi Abesbatzak sei-zazpi kantuz osatutako errepertorioa eskainiko du. Jarraian, Aiztondo Abesbatzak ere beste hainbeste egingo du.

Bukaeran, bi abesbatzak elkarturik bi kantu eskainiko diote elizara hurbiltzen den entzulegoari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide