Aranjuez kantuz bete du Azkoitiko Iraurgi abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia
Iraurgi abesbatza Aranjuezen (Madril).

Aranjuezek esku zabalik hartu zituen Iraurgi abesbatza eta Iñaki Maidagan zuzendaria San Antonio elizan, apirilaren 29an. 2016ko apirilean Real Capilla de Aranjuez abesbatza izan zen Azkoitian, eta oraingo honetan azkoitiarrak izan dira bertan.

 

Real Capilla de Aranjuezeko abesbatzak eman zion hasiera, bost erlijio-musika abestuz. Ondoren, Iraurgi abesbatzak hamar kanta abestu zituen. Ekitaldi hunkigarria izan zen; honako hauek abestu zituen: O. de Lasso, T.L Victoria, D. Bortnianski, G. Bardos, A. Madina, Ola Gjeilo, J. Busto eta M. M. Azpiazuren obra Magnificat sei ahotsetara.

Egitarauaren amaieran, bi abesbatzek elkarrekin abestu zuten txalo zaparrada handia jasoz. Kontzertuko entzuleek eta abesbatzako zuzendariak, Judyth Borrás-ek, Iraurgi abesbatza zoriondu zuten. Aranjueztarrak azkotiarren ahots korden lotura, heldutasun bokala eta zuzendariaren lana goraipatu zuen.

Emaitza apartekoa izan zen, non afinazioa eta sonoritate desberdinak izan ziren protagonista. Bi abesbatzek ez dute inoiz ahaztuko han bizitakoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide