Ia 400 galdetegi jaso dira igerilekuaren parte hartze prozesuan

Abenduaren 21etik urtarrilaren 21era bitartean egin den parte hartze prozesuan guztira 390 galdetegi jaso dira.

Instalakuntza Duinak Orain taldeak Igerilekua Eraikitzen parte hartze prozesua abiatu zuen abenduan eta udal taldeek babestu egin zuten.

Prozesu horren parte izan da, 16 urtetik gorako erabiltzaile nahiz erabiltzaile posibleei egindako galdetegia. Galdetegiaren helburua izan da herritarrek hainbat aspekturen inguruan —irisgarritasuna, erabilpena, aldagelak...— duten iritzia jasotzea. Horrela, gaur egun igerilekuak dituen hutsuneak identifikatu eta etorkizunean izango den igerileku berriak herritarren beharretara doitzeko nolakoa izan beharko lukeen ondorioztatuko da. Jaso diren erantzunak kontabilizatu eta ondorioak ateratzeko ordua da orain.

Parte hartze prozesu honetan, galdetegiaz aparte, igerilekuaren erabiltzaile diren edo ikuspuntu garrantzitsua izan dezaketen taldeei ere gai honen inguruko zenbait galdera egin zaizkie. Datu esanguratsuak ateratzea espero da, eta ondorio eta datuak herritarrekin partekatzea da asmoa.
Azkenik parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman nahi zaizkie.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide