Zubiaurre eta Instalakuntza Duinak Orain! taldearen bilera

Zubiaurre Igeri Elkarteak azaroaren 15ean, 19:00etan, bilera bat antolatu du Instalakuntza Duinak Orain! taldearen eskutik, igeri elkarteko kide eta gurasoei gaur egun igerilekuan dagoen egoeraren inguruan informazioa emateko.

 

Instalakuntza Duinak Orain! taldekoak ikerketa lan sakona egiten ari dira Azkoitiko igerilekuaren inguruan eta Zubiaurrek igeri elkarteko kide eta gurasoak informazio horren berri izateko nahia adierazi zioten taldeari. Oso ideia ona iruditu zitzaien Zubiaurrek egindako proposamena, informazioa hori zabaltzea baita asmoa.

Instalakuntza Duinak Orain! taldea udaletxean aurkezteko txosten bat prestatzen ari da. Dagoeneko adierazi diote Udalari bilera egiteko asmoa, txostena aurkezteko eta hitz egiteko; erantzunaren zain daude orain. Txosten horretako informazioa azalduko dute azaroaren 15ean egingo den bileran.

Herritar talde bat da ari da txostena prestatzen eta lortu duten informazioarekin gustura daude. «Lan asko eskatu du txosten hau egiteak, jende askok hartu du parte eta hori eskertu beharra dago. Emaitza oso ona izan da eta lanak merezi izan du, herritarrak egoeraz jabetzea da hurrengo pausoa. Herritar asko kexatu izan gara, baina oraingoan denok elkartuz irtenbidea bilatzeko lan egitea da gure asmoa», adierazi dute. 

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide