Informazio sarea osatzeko deialdia

Instalakuntza Duinak Orain taldeak herritarrak informazio sarean eta hurrengo bileretan parte hartzera animatu nahi ditu.

 

Instalakuntza Duinak Orain taldeak urriaren 4an egin zuen bilera irekian, informazio sarea sortu zuen besteak beste.

Informazio sare honetan egoteak, taldeak egiten dituen ekintza ezberdinen informazioa, aurkezpenak, hitzorduak eta bestelakoen berri web posta bidez jasotzea esan nahi du. Bertatik bestelako proposamenak egiteko aukera ere badago, taldeak herriaren iritzia jakitea ezinbestekotzat jotzen baitu.

Sare horren parte izeteko, instalakuntzaduinak@gmail.com helbidera idatzi besterik ez da egin behar.

Hurrengo bileretan ere parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak, lana denon artean egin eta dagoeneko martxan dagoen ekimen hau aurrera ateratzeko.

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide