Izarraitz Lanbide Heziketak zilarrezko bi domina lortu ditu Euskoskills Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Lanbide Heziketa 2023ko mai. 12a, 14:01
Izarraitz Lanbide Heziketako ordezkariak. (Izarraitz LH)

Zurgintzako Danel Santamariak eta Fabrikazio Mekanikoko Aimar Olaizolak jaso dituzte dominak. Guztira, 28 modalitateetako 250 ikasle elkartu dira Irungo (Gipuzkoa) Ficoban jokatu den txapelketan.

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketak zilarrezko bi domina lortu ditu 2023. urteko Euskoskills Txapelketan. Irungo (Gipuzkoa) Ficoban jokatu dute txapelketa, eta han elkartu dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 48 ikastetxetako ordezkariak. Guztira, 28 modalitateetako 250 ikaslek parte hartu dute txapelketan, eta Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketak zilarrezko bi domina lortu ditu.

Dominak Zurgintzako Danel Santamaria elgoibartarrak eta Fabrikazio Mekanikoko Aimar Olaizola aizarnazabaldarrak jaso dituzte. Era berean, txapelketan parte hartu dute Zurgintzako Unai Pinedak eta Arreta zikloko Sara Larrañagak nahiz Nahikari Galarragak.

Eduardo Sudupe Izarraitz Lanbide Heziketako zuzendariak adierazi du "benetan hunkigarria" izan dela Izarraitzentzat Euskoskills Txapelketan parte hartzea. "Hiru espezialitateetan parte hartzeaz gain, bi domina etxera". Sudupek ikastetxeko antolatzaileka, tutoreak eta ikasleak zoriondu ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide