Osteguneko ikasle grebaren harira Donostian egingo den manifestaziorako autobusa antolatu dute Ikasle Abertzaleek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikasle Abertzaleak 2022ko urr. 26a, 09:56

Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu! lelopean deitu dute Ikasle Abertzaleek ostegunerako grebara. Ostegunean Donostian izango den mobilizaziora joateko autobusak antolatu ditu eskualdeko Ikasle Abertzaleakek. 

Orain dela hiru aste jakinarazi genuen Ikasle Abertzaleakek urriaren 27an, ostegunean, ikasle greba egingo duela, Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu! lelopean. Geroztik, eskualdeko hainbat ikastetxetan eta lanbide heziketa eskoletan lanketak egin ditugu, eta beharrezkoa zaigu Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako ikasleak grebara deitzea. Izan ere, gaur egun bizi dugun krisiaren testuingururen eta pobretze orokortuaren ondorioz, langile klasearen egoera gero eta lazgarriagoa da.

Hezkuntzak lan mundurako prestatzen gaituen momentutik, egungo egoerara moldatzeko prestatzen gaitu (miseria egoerara, alegia). Beraz, hezkuntzak berak, ekoizpen eredu kapitalisten pean dagoen heinean, eraldatzeko beharra du, eta ez ikasle langileon mesedetara. Eraldaketa prozesu honetan funtsezko funtzioa betetzen dute hezkuntza erreformek: aldaketa prozesu guztia justifikatu, prozesua bera formalizatu eta aurpegia garbitu.

Ostegunean Donostian izango den mobilizaziora joateko autobusak antolatu ditu eskualdeko Ikasle Abertzaleakek. Honako hau da ordutegia:

 

  • 09:30. Azkoitiko Izarraitz lanbide heziketan.
  • 09:45. Ikasberri Ikastolako biribilgunean.
  • 09:45. Azpeitiko anbulatorioan.
  • 09:45. Urola Ikastetxearen goiko jolastokiaren parean.

Hezkuntzaren desmantelamentuaren aurrean, soluzio partzialak eta hutsalak proposatzen dira, egiturazko arazoa ezkutatuz. Horregatik, ikasle langileoi dagokigu kaleak hartzea eta hezkuntzaren kalitatearen eta ikas baldintzen okertzearen aurrean antolatzea!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide