Ez galdu esentzixe!

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2023ko abe. 21a, 12:29

Kaleratu du dagoeneko Herrixen merkatari elkarteak aurtengo Gabonetako spota, herritarrak Gabonetako erosketak herriko saltokietan egitera animatzeko asmoz.

Herrixen merkatari elkarteak aurtengo Gabonetako spota argitaratu berri du. Gabonen atarian argitaratzen du urtero ikus-entzunezkoa, herritarrak herriko saltokietan erostera animatzeko helburuarekin.

Azkoitiko herritarren irudiz josita dago aurtengo ikus-entzunezkoa, eta belunaldiz belaunaldi igarotzen diren ohiturei egiten dio erreferentzia bideoak. "Ni naiz, gu garelako. Ez galdu esentzixe", dio spotak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide