Gabon hauetan ere zaindu herriko esentzixe!

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2022ko abe. 16a, 13:36

Herritarrak Gabonetako erosketak herriko saltokietan egitera animatzeko kaleratu du Gabonetako spota Herrixen merkatari elkarteak. Azkoitiaren historia oinarri hartu eta herrian sortu den esentzia du hizpide merkatari elkarteak aurten kaleratu duen ikus-entzunezkoak.

Gabonak ate joka direla eta, azken urteetako legez, sentsibilizazio spota argitaratu du Herrixen merkatari elkarteak. Azkoitiko herriaren historia jaso du elkarteak ia hiru minutuko ikus-entzunezkoan; "gure arbasoen istorioa" entzun daiteke spotean. Herriko ohiturak, jaiak eta bizimodua ikus daitezkeen irudietan, betiere ahotsak lotuta. Herrian sortu zen azoka izan zen Azkoitiko komunitatearen arima, eta gaur egun ere herriak ez du esentzia hori galdu. Azkoitiarrok haratago jo, eta merkatari mugimendu bat sortu dugu, Herrixen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide