Abuztuan hiru tablet zozkatuko ditu Herrixenek

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2022ko abu. 3a, 08:33

Herrixen elkartearen barruko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrak hiru tableten zozketan sartuko dira.

Herrixen merkatari elkarteak abian jarri du Udan ere on abuztuko kanpaina. Hilabete honetan erosketak Herrixen elkartearen barruko saltokietan egiten dituzten herritarrek hiru tableten zozketan sartzeko aukera izango dute. Horretarako, erosketak egin ostean parte hartzaileek paper bat bete beharko dute bakoitzak bere datuak zehaztuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide