Herrixenekin, erosi herrixen!

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2021ko abe. 20a, 18:55

Gabon jaiak datozen honetan, Herrixen merkatari elkarteak herrian bertan kontsumitzera animatu nahi ditu azkoitiarrak. Horretarako, Aitor Leonek, Maite Alberdik eta Jone Larrañagak En Tol Sarmiento musika taldearen Aukera berriak abestiaren bertsioa egin eta abestu dute. Era berean, hirukoteak Herrixen elkarteko zenbait denda igaro ditu.

"Herrian erosiz betetako poltsekin denon ametsak gauzatuko ditugu", azaldu du Herrixenek. Merkatari elkarteak bideo hau baliatu du, bide batez, herritarrei Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide