100 urte bete dituzten saltokiak omendu ditu Herrixen merkatari elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2018ko mar. 19a, 17:59
Herrixen merkatari elkarteak Aizterri eta Aldalur saltokiak omendu ditu.

Martxoak 19, astelehena, Herrixen merkatari elkarteak bere Batzar Nagusia ospatu du. Bertan 100 urte bete dituzten bi saltoki omendu ditu: alde batetik, Aizterri (1915-2015), eta bestetik, Aldalur jostundegia (1917-2017). 100 urte horietan egindako lana, herriari emandako zerbitzua eta izan duten konpromisoagatik plaka bana banatu zaie oroigarri gisa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide