Martxan dira Xabier Munibe Haurreskolako berritze lanak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Munibe Haurreskola 2021ko ots. 18a, 08:05

Gero eta garrantzia handiagoa ematen zaio haurrak aire librearekin eta naturarekin harremanetan bizitzeari. Udalarekin batera, Azkoitiko haur txikienek aukera hori izateko lanean gabiltza Haurreskolan.

Guztia aurrera eramateko, Azkoitiko Udalari berrikuntza batzuk egiteko proposamena luzatu genion, eta fase ezberdinetan joan da gauzatzen. 2018-19 ikasturtean bi aterpeak jarri zituzten, eta aurten gelatik kanpora irteteko irteera zuzena egin dute. Belardian egin beharreko proiektua falta da oraindik, baina elkarlanean gabiltza.

Hobekuntza horiek onura handiak ekarriko dizkie Azkoitiko haurrei. Naturarekin biziz, autoestimu, konfiantza, independentzia, autonomia eta ekimen hobea izango ditu haurrak, eta osasun sistemari ere onurak ekarriko dizkio.

Era beran, COVID-19ak inzidentziarik ez du izan oraingoz Haurreskolan, eta normaltasunez ari gara lanean, segurtasun neurriak aurrera eramanez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide