Gure Eskuren Tripontziaren txartelak eskuratu daitezke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2023ko abe. 13a, 16:59
Gure Eskuren Tripontziaren zozketako irudia. (Gure Esku)

Azkoitiko hainbat tabernatan eta dendatan eskuratu daitezke Gure Eskuren Tripontziaren txartelak. Zozketa urtarrilaren 22an egingo dute. 

Gure Eskuren Tripontziaren zozketarako txartelak eskuragarri jarri dituzte Azkoitiko hainbat tabernatan eta dendatan. Zozketa urtarrilaren 22an egingo da, eta hainbat sari lortzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek: 30.000 euroko saria; 2.000 euroko zazpi sari zenbaki bereko gainontzeko serieentzat; eta, 1.000 euro saritutako bigarren zenbaki eta serieentzat.

Txartelak honako establezimendutan erosi ahal izango dira: Lujan dendan, Orbela tabernan eta Etxe-Aitz tabernan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide