Gure Eskuk bildu ditu udalari itzuli beharreko bi mila euroak

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2021ko ots. 5a, 17:25

Guztira, 2.146 euro bildu ditu elkarteak udalari itzuli beharreko bi mila euroak itzultzeko. Gure Eskuk eskerrak eman dizkie ekarpena egin duten herritarrei.

Azkoitiko Gure Esku elkartea herritarrei eskerrak emanez.

Udalari itzuli beharreko 2.000 euro biltzeko Azkoitiko Gure Esku elkarteak abiarazitako diru bilketa kanpaina iritsi da amaierara. Kanpaina hau abenduaren 21etik urtarrilaren 31ra arte egon da indarrean, eta, guztira, 2.146 euro bildu dira.

Beraz, Azkoitiko Gure Esku elkarteari ezarritako zigorra ordaintzeko modua izan dugu herritarrei esker, eta etorkizunean ere ekimen desberdinak sustatzen jarraitzeko moduan izango gara. Beste behin ere herriak garbi adierazi du bat egiten duela Gure Esku elkartearen izaerarekin; hau da, Euskal Herriko erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarlana eta demokrazia parte hartzailea sustatzearen garrantziarekin.

Honen bitartez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu beren ekarpenaren bitartez elkartasuna erakutsi duten herritar guztiei.

Aurrerantzean ere izango duzue gure berri.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide