«Sareek bere lana egiten dute, baina leku askotan ez daude jarrita»

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Alberdi 2019ko mai. 14a, 09:18

Bideo hauekin mezu bat bidali nahi diet Azkoitiko herritarrei.

Duela hilabete batzuk Azkoitian leku batzuetan baranda azpian sareta batzuk jarri zituzten, eta ziur aski oraindik jende askok ez daki zergatia. Bideo hauek lagunduko digute ulertzeko. Sareek lurrean gelditzen diren hondakinak, eta ez bakarrik plastikoak, ibaira ez iristea dute helburu. Konturatu behar dugu kalean ikusten ditugun hondakinek ibaian amaitzen dutela eta urtean zehar pila bat dira.

Arazoa da hondakinek ibaian bukatzea, eta ez bakarrik urak itsasora garraiatzen dituelako azkenean. Sareek bere lana egiten dute, baina leku askotan ez daude jarrita. Egia esateko, eraginkorrena edukiontziak erabiltzea izango litzateke. Ez dut bukatu nahi gogoratu gabe, guztiek ez dituztela hondakinak lurrera botatzen, eta hori goraipatzekoa da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide