Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan sarituak izan dira Floreagako hiru ikasle

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2024ko mar. 7a, 16:31
Floreagako hiru ikasle sarituak. (Floreaga)

Eva de la Fuenteren, Iria Garateren eta Greta Etxanizen bertsoak sarituak izan dira Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan.

Aste honetan, Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketako Urolako sariak banatu dituzte Azpeitiko Basazabal jauregian. Sarituen artean hiru azkoitiarrak izan dira, hirurak Floreaga ikastetxekoak. LH 5-6 mailan, Eva de la Fuentek eskuratu du lehenengo saria, eta Iria Garatek jaso du kategoria horretako bigarren saria. DBH 1-2 mailan, aldiz, Greta Etxaniz izan da irabazlea.

Aurtengo edizioan Floreagako 29 ikaslek hartu dute parte, DBHko 11-k eta LHko 19-k. Ordu bete izan dute ikasleek euren koplak zein bertsoak egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide