On Bosko astea ospatu dute Floreaga ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2024ko ots. 1a, 16:47
Ekain-Txouren emanaldia. (Floreaga ikastetxea)

On Bosko Eguna tarteko, aste osoan egin dituzte ospakizunak Floreaga ikastetxean.

On Bosko astea ospatzeko, hainbat bisita izan dituzte azken egunetan Floreaga ikastetxean. DBHkoek ikastetxeko ikasle ohiak diren Xabi Arrieta eta Tomas Lizarazu Bulego taldeko kideen bisita jaso dute. Orain arte egin duten musika ibilbideaz aritu dira Arrieta eta Lizarazu, eta ikasleek beraiekin solasean aritzeko aukera izan dute. Horretaz gain, Ibon Oregiren bisita ere jaso dute DBHko ikasleek. Triatloiak egiten zituen Oregik, baina entrenatzen ari zela, auto batek harrapatu eta hanka galdu zuen. Bere bizipenak kontatu dizkie hark ikasleei.

LHko ikasleak, berriz, Baztartxo antzokira joan dira aste honetan MagiKlown pailazoak ikustera eta haien magia trikimailuez gozatzera.

Aldiz, HHko ikasleek Ekain-Txouren malabarisboak eta trikimailuak ikusteko aukera izan dute, eta dantzan aritu dira elkarrekin.

Gaur, On Bosko Egunaren biharamunean, DBHko ikasleek mus txapelketako finala jokatu dute; eta igandean, On Bosko gogoratuko dute Floreagako 12:00etako mezan. Egungo ikasle, guraso zein ikasle ohi oro gonbidatu du ikastetxeak mezara.

On Bosko asteko ekintza guztietako argazkiak honako lotura honetan ikus daitezke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide