Ilusioz eta pozez betetako danborrada egin dute Floreaga ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2024ko urt. 20a, 14:35

Atzo, San Sebastian egunaren bezperan, patioa danbor hotsez bete zuten  Floreaga ikastetxeko haurrek. Sansebastianetako doinuak plazaratu zituzten, eta jende andana bertaratu zen ikustera.

Floreaga ikastetxeko haurrek danbor hotsez bete zuten atzo arratsaldean patioa, San Sebastian egunaren bezperan. Azken urteetako ohiturari jarraituz atera ziren kalera, ilusioz eta pozez beteta. Eguraldia lagun, sansebastianetako doinuak plazaratu zituzten emanaldia ikustera gerturatu ziren guraso eta senitartekoen aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide