Floreaga Ikastetxekoek ere bat egin dute EITB Maratoiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko abe. 10a, 10:07

Ikasle eta irakasle talde batek Lau teilatu abestiaren bertsio hau egin dute, haurren minbiziari aurre egiteko aurtengo kanpainarako.

EITB Maratoia ekimen solidarioarekin bat egin du Floreaga Ikastetxeak. Euskal Herriko beste hainbat elkarte, erakunde eta lagunek bezala, aurten haurren minbiziari aurre egiteko dirua biltzea xede duen kanpainari atxiki zaio Azkoitiko ikastetxea, Itoitzen Lau teilatu kantuaren bertsio hau grabatuta eta EITBra igorrita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide