Ongi etorri ikasturte berrira

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko ira. 11a, 11:06

Iritsi da Floreagako kide guztiok elkartzeko eguna. Irailaren 3an, Haur Eskolako haurrek hasi zuten ikasturte berria eta, atzokoan, beste guztiak batu ziren. Uda ostean, familia berriz elkartu da.

Lehenengo egunean, hainbat ekintza berezi eman ditugu aurrera; irailaren 7an duchenne izeneko gaixotasunaren eguna ospatu zenez, haurrei horren berri emateko eta haiek sentsibilizatzeko asmotan, gaixotasuna azaldu eta puxika bat marraztu dugu kartel erraldoi batean itsasteko.

Bestetik, urteroko ohiturari jarraituz, LH5eko ikasleek, eraikinera heldu berri diren LH1eko txikiei, ikastetxeko leku desberdinak aurkeztu dizkiete: gela desberdinak, patioak, komunak… LH5koek orain dela urte batzuk jaso zutena, txikienei transmititzeko ordua iritsi zaie.

Goiz hunkigarria izan dugunez, 12:30ean iritsi da etxera joateko ordua. Hala ere, batzuek goizean zehar deskantsatzeko denbora ere hartu dute, batez ere, txikitxoenek.

Gu gogotsu gaude ikasturte berria hasteko, eta zuek?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide