Azkoititik Arantzazura oinez joan da Floreagako talde bat

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko eka. 24a, 09:31

Ekainaren 22an, zapatuan, Floreagatik Arantzazura oinez joan zen DBH 4ko ikasleez, irakasleez eta gurasoz osaturiko talde bat, 30 lagun guztira. 06:00etan abiatu ginen eta 15:30 aldera iritsi Arantzazura. Aurten ere jarraipena eman diogu 2013an hasi zen ibilaldi honi. Eguraldi egokia izan genuen, eguzkitsu eta ez beroegia.

Azkoititik Aizpurutxo eta Zumarragara, bidegorria jarraituz, Legazpi, Barrendiola urtegia, Jarindoko iturria, Kataberako minetako bidea, Biozkorniako leporaino. Tartean behin geldiuneak egiten genituen, denak bildu eta pixka bat jateko edo edateko. Biozkorniara iristean, talde handi bat Harriurdin tontorrera joan zen. Ama Birjinaren aulkia deitzen den harri berezia ikusi genuen. Gero guztiok batera jaitsi ginen Arantzazura, Durutik…

Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi genuen, kamara txikian, anaia Anjeli esker. Ondoren tabernan trago batzuk hartu eta handik etxera autobusean, egun bikaina igaro ondoren. Mila esker guztioi!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide