Donostia, Madril eta Bartzelona bizikletaz egingo ditu Sergio Gomezek

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko eka. 25a, 07:34
Sergio Gomez, erdian.

Sergio Gomez, 'Lagundu Gaixotasun Arraroei Elkartasuna eta Itxaropena' elkarteko kideak, Floreaga Salestar Ikastetxean 'España 2019' proiektua aurkeztu zuen joan den ostiralean, ekainak 21. Bere asmoa da bizikletaz Donostia, Madril eta Bartzelona lotzea, gaixotasun neuromuskular arraroen ikerketaren aldeko sentsibilizazioa eta laguntza ekonomikoa jasotzeko.

Duela hilabete gutxi, Donostia eta Erroma lotu zituzten bizikletaz helburu berdinarekin. Helburu humanitarioa du egitasmoak. Sentsibilizatu eta laguntza ekonomikoak bildu nahi ditu gaixotasun neuromuskular arraroen ikerketaren alde. Sergio Gomez, gainera, uneoro kontaktuan dago Gurutzetako Ospitaleko BioCruces Ikerketa Zentroarekin eta Donostia Ospitalearekin.

Sergio Gomez atzo, astelehena, 09:00etan abiatu zen Donostiatik, Agurainera. Madrilera sei etapetan espero du iristea —Donostia, Agurain, Pancorbo, Lerma, Cerezo de Abajo, San Agustin de Guadalix eta Madril—. Ondoren, Bartzelonara abiatuko da beste sei etapetan —Madril, Gajanejos, Tartanedo, Herrera de los Navarros, Caspe, Cambrils eta Bartzelona—. Etapa guztiak Pinturas Sergio Gomez Facebook eta Instagram orrialdean jarraitzeko aukera egongo da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide