Naizena naizela maitatua

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko mai. 17a, 18:19

Maiatzaren 17a dugu gaur eta euriak izan du ostarte gure Floreagan. Koloretako ostadar ederra atera zaigu, maitasunaren ostadarra: maitasunak ez du generorik bereizten, ezta arrazarik ere, gaitasun guztiak baimentzen ditu, adin guztiak bildu eta erlijio bereizketak aldendu.

Ospa dezagun errespetuzko maitasun askearen eguna. Floreagan, etxeko goxotasunean, maitatzeko eskubidearekin bat egin dugu egun honetan. Maitasuna baitugu bide, ogibide eta egun ilunen ostarteetako argi.

Ikusi argazki guztiak loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide