Amets Karrerak egindako argazkia saritu du Salestarren CCS editorialak

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko mai. 1a, 21:34

Salestarren CCS editorialak marrazki lehiaketa bat antolatu zuen 2019aren hasieran, CCSren 75. urtemuga dela eta. Amets Karrera Alberdik LH 3-4 mailan hirugarren saria jaso du.

On Boscori buruzko marrazkiak aurkeztu behar ziren, On Bosco gaur egun imajinatuz. Otsailaren 15ean amaitu zen lanak bidaltzeko epea. 

Espainia osoan 4000 marrazki baino gehiago aurkeztu dira, bi mailatan: LH3-4 eta LH5-6. Floreagan 30 marrazki inguru egin eta bidali ziren, Laura Murillo irakasleak animaturik.

Amets Karrera Alberdik LH 3-4 mailan hirugarren saria jaso du. Partaide guztientzat motxila txiki eta liburuak izan dira opari eta Ametsek, bere irudiaren koadro bat jaso du, eta 100 euroko txekea liburu dendan gastatzeko. 

Zororionak, Amets eta partaide guztiei!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide