Downen Sindromearen Nazioarteko Eguna, Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko mar. 21a, 17:00
Martxoak 21 Downen Sindromearen Nazioarteko Eguna da, eta Floreaga ikastetxean, egunari ikusgarritasuna emateko, galtzerdiei bizia eman diete.

Pare ezberdinak jantzi dituzte eta soinean izateaz gain, bazter guztietan zintzilikatu dituzte.

Bakoitzaren galtzerdi parea bezala, guztiok gara ezberdin, baina bizitzaz gozatzeko, eskubide bera dugu gutako bakoitzak; beraz, EZ NAZAZU GELDITU esan dute ozenki, gizarte inklusibo baten alde.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide