Floreaga ikastetxeko DBH4koak Azkoititik Arantzazura

Ekainaren 23an Floreagatik Arantzazura oinez joan ginen DBH 4ko ikaslez, irakaslez eta gurasoz osaturiko talde bat, 45 lagun guztira. Goizeko 06:00etan abiatu ginen eta 16:00ak aldera iritsi ginen Arantzazura. Aurten ere jarraipena eman diogu orain sei urte hasi genuen ibilaldi honi. Eguraldi egokia izan genuen, eguzkitsu eta ez beroegia.

 

Honako ibilbidea egin genuen: Azkoititik Aizpurutxo eta Zumarragara, bidegorria jarraituz, Legazpi, Barrendiola urtegia, Jarindoko iturria, Kataberako minetako bidea,  Biozkorniako leporaino. Tartean behin geldiuneak egiten genituen, denak bildu eta pixka bat jan edo edateko. Biozkorniara iristean, talde handi bat Artzanburu tontorrera joan zen eta beste batzuk Harriurdin tontorrera. Gero denok batera jaitsi ginen Arantzazura, Durutik …

Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi genuen, kamara txikian, anaia Anjeli esker. Ondoren tabernan trago bat hartu handik etxera autobusean, egun bikaina igaro ondoren. Mila esker guztioi!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide