Floreaga Ikastetxeak Eskola Jasangarria ziurtagiria berritu du hirugarren aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2018ko eka. 20a, 10:52

Floreaga ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du. Hirugarren aldiz ekologiaren arloko 'Eskola Jasangarria' ziurtagiria berritzea lortu du, lan gogorra egin ondoren.

 

Izugarrizko elkarlanaren eta inplikazioaren ondorioa izan da ziurtagiria. Poztekoa da, eta benetan aipatzekoa Floreagako ikasleek beraien etorkizunaren alde egiteko duten gaitasuna, arriskuak saihesteko eta ingurumena babesteko. Ziurtagiria Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 ikastetxek eskuratu dute. Lau urterako balioa izango du ziurtagiri horrek. 

Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso zuten Eusko Jaurlaritzako Eskola Agenda 21 Programan parte hartu duten hogeita hamar ikastetxek. Iñigo Urkullu lehendakaria, Iñaki Arriola Ingurumeneko sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua lagun izan zituzten.

Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibain egin zuten sari banaketa, ekainaren 5ean, eta bertan parte hartu dute ehun bat ikastetxek, irakaslek, eta baita ikastetxeei dagozkien udal ordezkariek eta udalerrietako alkateek ere. Floreagan izenean, Yohana Irureta irakasleak jaso zuen agiria agintarien eskutik. Zorionak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide