235.000 euro Agerreko euskalgintzara

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2021ko aza. 17a, 23:30

'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpainaren ibilbideko bigarren edizio arrakastatsuenean 15.500 saski banatuko ditu Errigorak eta 235.000 euro bideratuko ditu Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara.

Udazkeneko kanpainaren ibilbideko bigarren edizio arrakastatsuenean, 15.500 saski banatuko ditu Errigorak eta 235.000 euro bideratuko ditu Ager vasconumeko euskalgintzara. Zorionak bihotz-bihotzez herrilan honen parte izan garen guztioi: ekoizleak, euskalgintzako eragileak, herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntarioak eta saskia eskatu duten herritarrak. Bejondeigula! Zortzigarren urtez egin dugu segidan udazkeneko kanpaina eta, hala ere, indar biziz dirau.

Ekarpen horri esker, zonaldeko ikastolek eta AEK-k, bizirauteaz gain, bestela posible ez liratekeen aurrerapausoak ematen jarraitu ahal izango dute, eta Sortzenek sare publikoan D eredua indartzeko lanean jarraitzeko baliabideak izango ditu. Eta herritarrak euskalduntzeko ezinbesteko lan horrez gain, Agerraldiak ekintza-agenda handiagoa egiteko aukera izango du 2022an, bizitzaren esparru guztietan euskarak espazio berriak irabazteko eta hamarkadetako hizkuntza politikaren ajeei aurre egiten saiatzeko, euskararen aldeko jarrerak sustatuz.

Aurtengo kanpainaren leloak dioen bezala, "herriak egiten du herria".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide