Euskaraldia

Erniarraitzeko bertsolariak ere, Euskaraldiarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2018ko aza. 15a, 10:54
Erniarraitzeko kideak.

Erniarraitzeko kideek taldeko argazkia atera dute, Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko.

 

Jarraian, Ugaitz Beristain bertsolariak Maxixatzen aldizkarirako egindako bertso sorta:

Gaia: Euskaraldia

Euskaraldiari eutsi
behar direlako hautsi,
Urte luzetan pilatutako
hamaika inertzi,
Belarriprest o_ahobizi,
Baña begiak ez itxi,
Danon artean lor daitekeena
ez delako gutxi.

Motibatzen gaituena
euskaraldiaren sena,
Lehen aukera bihurtu nahi da
gaur "menpeko" dena,
Hamaika egunez aurrena,
Saiatzea da onena,
Gero natural etorri dadin
hamabigarrena.

Doinua: Aizak hi mutil maiñontzi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide