Azpeitian jokatuko da Gipuzkoako Herriartekoko finala

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2017ko mai. 18a, 17:05
Hurrengo larunbatean, maiatzaren 27an izango da eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus-en daude salgai.

Gipuzkoako Herriartekoak otsailean ekin zion bere bideari, eta hurrengo larunbatean jokatuko da finala. Gipuzkoa osoko 38 taldek hartu dute parte, tartean Erniarraizko 4. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta kantatuko duten bi taldeak Zizurkil-Asteasuko "Karidadeko benta" eta Amasa-Villabonako "Am...ona" izango dira. Behin saioa bukatuta afaria egongo da San Agustin kulturgunean.

Saioko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eta San Agustinen daude salgai, egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira laihatilan. Saioa eta afaria biltzen dituzten txartelak berriz, www.bertsosarrerak.eus webgunean maiatzaren 22ra arte egongo dira. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide