Larunbatean izango da Pernando Amezketarra sariketako finala

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2016ko api. 25a, 13:29

Larunbat honetan jokatuko da lehenbiziko Pernando Amezketarra txapelketako finala, eta Erniarraizko taldea han izango da kantuan.

 

Aurten antolatu du lehenbiziko aldiz Tolosaldeko Harituzek Pernando Amezketarra txapelketa. Lau bertso-eskolak kantatu dute bi kanporaketetan eta larunbat honetako finalean Erniarraizko taldea Hernaniko taldearekin arituko da. Erniarraizko taldean Haritz Garmendia, Aitor Salegi eta Eneritz Artetxek kantatuko dute, Hernanikoan berriz, Oier Iurramendi, Arnaitz Lasarte eta Eli Pagolak.

Finala afalondoren jokatuko den arren arratsaldeko 19:00etan triki poteoarekin hasiko da festa. Ondoren Behartzana jatetxean izango dira afaria eta saioa. Afaltzera joan nahi duenak harituz.bzt@gmail.com helbidean edo 695 762 843 telefono zenbakian eman beharko du izena. Afalondoren saioa entzun nahi duenak berriz, ateak zabalik izango ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide