Gaur jokatuko dute Erniarraitz sariketako finala

Gaur emango dio amaiera Erniarraitz sariketak otsailaren 14an ekin zion bideari. Hiru kanporaketetatik sailkatutako sei bertsolarik abestuko dute, 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean hasiko den finalean. 

 

Bertan aurreko asteetako saioetatik sailkatutako Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Oihana Iguaran (Amasa), Gemma Urteaga (Beasain), Amaia Iturriotz (Urretxu), Unai Mendizabal (Zizurkil) eta Aitor Salegi (Zestoa) bertsolariek abestuko dute. 

Erniarraitz sariketako VIII.edizioa da aurtengoa eta aurreko urteetako finaletan bezala gaztetxea entzulez bete eta giro ezin hobea espero da. Sarrera 21:15etan irekiko da eta 5€ ordaindu beharko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide