Txapelen omenezko bertso saioa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2015ko abe. 9a, 09:50
Abenduaren 30ean ospatuko da Azpeitiko Soreasu antzokian.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak urtero bezala Txapelen omenezko bertso saioa antolatu du. Aurtengoa abenduaren 30ean izango da gaueko 22:00etan Azpeitiko Soreasu antzokian. Kantuan Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Jon Ander Iriondo arituko dira, gai-jartzaile lanetan berriz, Jokin Uranga.

Saiorako sarrerak aurrez 6€tan jarri dira salgai Azkoitiko Zurt tabernan eta Azpeitiko Orkatz tabernan eta San Agustin kulturgunean. Egunean bertan ere jarriko dira leihatilan 8€tan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide