Herriko bertsozaleei deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2015ko ira. 8a, 10:50
Argazkia: Uztarria.eus (2011)

Irailarekin batera Erniarraitz Bertsozale Elkartean ikasturterako bertso-eskolak antolatzen hasi gara.

 

Heldu da iraila eta urtero bezala Erniarraitz Bertsozale Elkartetik Azkoitian ere bertso-eskolak antolatuko ditugu. Batetik, umeen taldeak egongo dira eta ikasleei horren berri ikastetxeen bidez emango zaie. Nahi duen orok eman dezake izena eta ondoren guztien artean adostuko dira taldeak, egunak eta ordutegia.

Bestetik, azken urteetan bezala helduen talde bat egongo da herriko bertsozale guztientzat ateak irekita. Beraz, goizeko ordu txikietan bertsotan ibiltzen den horietakoa bazara anima zaitez! Sekula bertso bat abestu ez arren ere bertsoa gustoko baduzu anima zaitez! Erniarraitzen denentzat lekua dago! Printzipioz helduen talde hau astearteetan 19:45ean elkartuko da baina orduarekin arazoren bat izanez gero moldatu daiteke. 

Harremanetarako idatzi erniarraitz@gmail.com helbidera edo deitu 635 007 337 telefono zenbakira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide