Ikasturte bukaera Lasturren

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2015ko eka. 10a, 17:28

Urtero bezala, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko ikasleek Lasturren pasa dute asteburua bertso eskolako ikasturteari amaiera emateko.

Ikasturteari bukaera emateko Erniarraizko ikasleek Lasturren pasa dute asteburua. Laugarren urtez jarraian egin duten ekimena izan da, aurtengoan ordea Zarauzko Etxebeltz Bertso Eskolako kideekin batera izan dira. Irteera honen helburua bertso eskolako ikasleek elkar ezagutu eta harremanak sendotzea da.

Maiatzaren 22tik 24ra 60 lagun bildu ziren Lasturko txokoan. Jolasak, altxorraren bila, erromeria, Jexux Mari Irazu eta Alaia Martinen bisita, bertso afaria...eta giro ona! Beste urte batez esperientzia bikaina izan da eta iraila noiz helduko zain geratzen dira berriz ere bertso eskolak martxan jarri eta erronka berriei aurre egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide