Bertso musikatuak Balda Plazan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2015ko mai. 26a, 17:09

Urtero maiatzean egin ohi duen moduan, aurten ere bertso ekitaldi bat antolatu du Erniarraitzek.

Aurten, Pernando Amezketarra eta garaiko beste zenbait bertsolariren bertso musikatuak entzuteko aukera izango dugu datorren ostiralean, maiatzaren 29an, iluntzeko 21:30tan Balda Plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu, Kontsejupean izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide