Bertsoa paperean

Eta zuk, zer egingo duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Artetxe 2023ko uzt. 31a, 12:06
Azkoitiko herria, airetik. (Argazkia: Alex Berasategi)

Eneritz Artetxe bertsolariak uztaileko Maxixatzen aldizkariaren Bertsoa paperean atalerako egindako bertsoak: Eta zuk, zer egingo duzu?.

Doinua: Beste bateko inularretan


Bi puntu egin omen du behera
euskaran erabilerak
malgu izateko aukera asko
ematen baitu hizkerak,
soberan daude "zergatik?" eta
harridurazko galderak,
gaitasunetik harago doaz
norbanakoen aukerak.


Kontzientziak astintzen bada
aurrera begira lanik,
euskaldunegi sentitzen gara
askotan harro esanik:
"herri euskalduna da Azkoitia,
berez eta betidanik",
ez du esan nahi, ordea, hala
betirako izango danik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide