Andramaixek 2018

Eskerrik asko, bikote!

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Artetxe 2018ko abu. 14a, 09:30

Eneritz Artetxe Eizagirre Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak abuztuko aldizkarirako egindako bertsoa: 'Eskerrik asko, bikote!'

 

Gaia: Eskerrik asko, bikote!
Doinua: Esplikatzera noa kontuak.
 
Ixabel eta Mailurena
ze sorpresa berezia
zuen jakintza ta baloretan
bainaiz ni ere hezia
sortzeko eta sorrarazteko
duzuen abilezia
jaso duzuen gonbidapena
duzue ondo merezia.
 
Urte luzetan izanik zuek
ezagutzeko aukera
bakarrik altxor bana zarete,
ba, pentsa biok batera!
Duzuen dena ateraz gero
udaletxeko atera
txiki utziko duzue Aste
Nagusiko txupinera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide