Aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Artetxe 2012ko eka. 6a, 18:17

Eneritz Artetxe Eizagirre naiz, 1990eko abenduan jaioa. Betidanik tentatu izan nau euskal kulturak, eta txikitan trikitixarekin edo antzerkiarekin saiatu banintzen ere, azkenean bertsolaritzaren bidea aukeratu nuen; parrandazalea naizelako agian.

Esan daiteke azken hamarkadan nere bizitzako elementu garrantzitsu bilakatu dela bertsoa, beste askoren artean. Egun Euskal Filologiako ikasketak bukatzen aritzeaz gain, Erniarraitz bertsozale elkarteko kide eta Azkoitiko bertso-eskoletako irakasle ere banaiz, aldi berean ikasleengandik asko ikasiz (Shakira, ai se eu te pego... esaterako).

Literatura zalea, Pirritx eta Porrotxen jarraitzailea... Azken hilabeteotan herriko kultur mahaixen ere banabil. Beraz, neuri dagokidanean kulturaren sortzaile, antolatzaile eta kontsumitzaile, denak batera izan naiteke une berean.

Hala ere, saiatuko naiz atal honetan idazten dudanetan gai ezberdinez mintzatzen, irudimenak laguntzen didan heinean.

Momentuz ez dut besterik kontatzeko, laster arte!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide