EAJk posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EAJ 2024ko mar. 1a, 09:25

Azkoitiko EAJk apirilaren 21ean botoa ematera joan ezin dutenei posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko aukera eskainiko die herritarrei. Julio Urkixo kaleko 11. zenbakian dagoen Batzokian eskainiko dute laguntza zerbitzua datorren asteartetik aurrera.

Eusko Legebiltzarreko hauteskunde egunean, apirilaren 21ean, bozkatzera joan ezin dutenek, korreo bidez botoa emateko aukera izango dute. Horretarako laguntza zerbitzua eskainiko du Azkoitiko EAJk, eta botoa tramitatzeko aukera ahalbidetuko du Batzokian (Julio Urkixo, 11).

Honako ordutegian bertaratu ahal izango dira herritarrak: astearte eta ostegunetan 10:30etik 12:00etara, datorren asteartetik aurrera. Nahi duenak, 943-85 20 51 telefono zenbakira deituta ere egin ahal izango du tramitea.

Kanpoan daudenak, mugikortasun arazoren bat dutenak zein beste arrazoiren batengatik bozkatzera joan ezin dutenak posta bidezko botoa eskatzera animatu ditu taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide