“Zahartzaroaz solasean” hitzaldia ostegunean, Matia Fundazioaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EAJ 2019ko urr. 21a, 10:16
Gazte Geroak antolatuta, ostegun honetan, urriaren 24an, hitzaldia eskainiko dute Matia Fundazioko arduradunek, Mari Karmen Garmendia presidenteak eta Gerardo Amunarriz zuzendariak, hain zuzen. “Zahartzaroaz solasean” izenburupean, hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da Elkargunean.

Aski ezaguna da Mari Karmen Garmendia ormaiztegitarraren profil publikoa. Matia Fundazioko presidentea izan aurretik, eskarmentu handiko ibilbidea izan baitu. Bera izan da Eusko Jaurlaritzako lehen emakumezko bozeramailea. 1985ean sartu zen Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako idazkari gisa Jose Antonio Ardanza lehendakari zela eta Kultura sailburu amaitu 2001ean Juan Jose Ibarretxerekin.

Bere aldetik Gerardo Amunarrizek enpresa pribatuan garatu du bere lan ibilbidea eta 2011tik da Matia Fundazioko zuzendari.

Ostegunean biak zahartzaroak dakartzan erronkak eta Matia Fundazioaren eredua izango dituzte hizpide. Ekitaldia irekia da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide